Bost Gourmet: kalitatea eta berrikuntza

Gure gizarteak denborarik ez duenez gero, eta eskakizun-maila handia duenez gero, elikadura-produktu elaboratua behar du, kalitate handikoa eta nutrizioaren aldetik orekatua, betiere dieta osasungarria, aberatsa eta segurua egitea ziurtatuko diona.

Bost Gourmeten, 2008az geroztik, V. gamako sukaldaritzan adituak diren sukaldariak ditugu, eta kalitate higieniko-sanitarioaren arloko Europako betekizunik zorrotzenak betetzen dituen produkzio-planta.

Elikagaien izaeraren araberako tratamendu-zirkuitu independenteak ditugu, baita deskontaminazio-aretoak, zeliakoentzako sukalde espezifikoa, analisiak egiteko laborategiak... Elaborazio-prozesu osoa zehaztasun handiz kontrolatzen dugu. Hasieratik amaierara.

Kalitatea eta berrikuntza dira Bost Gourmeten bereizgarria. Horiexek dira, hain zuzen ere, edozein unetan, mikrouhin-labean 3 minutuz birsortu eta, egin berria balitz bezala, kontsumitzeko prestatutako gama goreneko platera lortzeko gure bi osagai nagusiak.

Ontziratzeko eta tratamendu termikorako gure sistemak:

  • egon daitezkeen mikroorganismo patogenoak ezabatzen direla bermatzen du,
  • plateraren ezaugarri nutrizionalak mantentzen ditu (bitaminak eta mineralak) eta plateraren jatorrizko ezaugarri sentsorialei eusten die (zaporea, testura eta kolorea).