Zer da V. gama?

Bosgarren gamako elikagaiak plater kozinatuak eta, gero, ontziratuak dira, elikaduraren arloko indarreko legeriak ezarritako irizpideen arabera elaboratu direnak. Horretarako, kalitate handiko eta kontserbatzailerik gabeko platerak fabrikatzeko aukera ematen duten sukaldaritza-teknikak erabiltzen dira, eta plater horiek urruneko iraungitze-data dute. V. gama da plater prestatu batek lor dezakeen kalitate-maila gorena.

Izendapen hori, beraz, erabili den kontserbazio-metodoaren ondoriozkoa da, kontserbazio-metodo horrek elikagaien segurtasuna bermatzen baitu, baita testuraren eta jatorrizko kualitate organoleptikoen kontserbazioa ere. Kontserbazio-prozedura horren bidez, plateraren kalitatea eta zaporea mantendu egiten dira platera kozinatu eta denbora luzez.

Bosgarren gamako produktu bati tratamendu termikoa aplikatzen zaio, izan ditzakeen mikroorganismo patogenoak ezabatzen direla bermatzeko eta plateraren jatorrizko propietate nutrizionalak, sentsorialak (testura, zaporea, usaina) edota higieniko-sanitarioak errespetatzeko.

Europako araudiaren arabera, plater elaboratu bat bosgarren gamakoa izan dadin, gehienez 120 minutu emango dira platera kozinatzeko, ontziratzeko, pasteurizatzeko eta eraisteko prozesu osoan. Eta produktuak bere propietate guztiak gordetzen dituela ziurtatze aldera, Xardexkak, bere lan egiteko moduarekin, askoz ere denbora laburragoan osatzen du prozesu hori.

Birsortzea, hau da, kontsumorako prestatzeko prozesua, oso erraza da; plater bakoitzerako adierazitako birsorkuntza-sistema erabiliz berotzean datza, izan daiteke mikrouhin-labean, Maria bainuan, edo platerak “altxatzeko” ostalaritzako makineria berezian. Birsortzeko prozesuaren ondoren, plater egin berri baten propietate eta zapore bereko platera lortzen dugu.