Kalitate handia

Maila handiko platerak, egin berriak izango balira bezala.

Teknikarik aurreratuenekin prestatu eta ontziratzen ditugu gure elikagaiak. Horrela, zure segurtasuna bermatzen dugu eta propietate nutrizional, organoleptiko eta sentsorial guztiei eusten zaiela ziurtatzen dugu. Kalitateak iraun egiten du, gure instalazioetan kozinatzen direnetik jatetxean zerbitzatzen diren arte.

Araudiaren arabera, plater elaboratu bat bosgarren gamakoa izan dadin, ezin da 120 minutu baino gehiago pasa platera ontziratzeko, pasteurizatzeko eta eraisteko prozesuan.

Bost Gourmeten prozesu horretarako 120 minutu baino gutxiago erabiltzen dugu, produktuak propietate guzti-guztiak kontserba ditzan.

Pasteurizazioa eta eraispena gure instalazioetan bertan egiten da. Birsortzea azken urratsa da, eta hori bezeroak berak jatetxean egiten du, platera mikrouhin-labean 3 minutu sartuta.

Kalitate handia eta jatorrizko zaporea duen plater prestatua lortuko da. Eta egin berria bailitzan.

Merkataritza-harremanetarako